XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esilioko euskal abertzaleak ere, demokrat onen gisala, anaiatasun ofizial ederrean bizi ziren frantzes gobernuarekin, demokrata guziz garbien eta martirien ospe eta ohore gozatuaz eta ospatuaz.

Hona hemen halako festa batetan Mirandek zer egin zuen: Aberri egunean ofizial atospen eginik, Jon eta biok konbidatuak izan ginen....

Banago, ondo bai ondo-ondotxo ulertuko dituela Miranderen sakeok, frantzes gobernu guziz demokrataren begiruneak eta errespetuak bere hezurretan ezagutu dituen ETA-ko esilatu batek baino gehiagok....

Eskemen tranpa bat daukagu.

Mirandek ez JELtzaleen eta ez frantzes gobernuaren demokrazian sinesten zuen.

Demokrataren alternatibak, orduan, edo komunista edo faxista zeritzan nahitaez.

Komunistarik ez zen.

Faxista izan behar orduan: Beharbada, ordea, Miranderen faxismoa eskemak egiten du.

Ez Mirandek.

Miranderen faxismoa eta arrazismoa ez dira kontestatari baten alarde hutsa (baina bai hori ere); ez dira tenperamental hutsak (baina hori ere bai); (...).